Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

BARNE OREKA

2009 Maiatza 27 @ 13:07 (Sailkatugabeak)

IDAZLANA. GAIA: ZIRKUA

Txikitan asko gustatzen zitzaidan zirkua. Pailasoak, animaliak, akrobaziak… neskato bat zoratzeko moduko gauzak dira, dudarik gabe. Hala ere, behin bakarrik joateko aukera izan nuen. Zazpi urte nituenean gertatu zen. Sestaora zirku bat ailegatu zen egun batzuetarako. Hango ikuskizuna ikusteko irriketan nengoen. Aitak, Orduan bi aukera eman zizkidan: San Mamesera joan Athletic ikustera edo zirku ikuskizunera joan. Momentu hartan ez nuen izan zalantzarik, zirkua aukeratu nuen, nahiz eta futbola izugarri gustatu. Orain, pentsatzen dudanean, ondo aukeratu ez nuela iruditzen zait, San Mamesen partidu bat ikustea askoz aukera hobea iruditzen zaidalako. Gainera, urte hartan oraindik ez nintzen inoiz egon Athletic-en futbol zelaian.

Zirku karpan sartu eta eserleku bat hartu genuen. Ikuskisuna itzela izan zela gogoratzen dut bakarrik. Ez dut gogoratzen zer motatako akrobaziak Egon ziren, ezta zeintzuk izan ziren ikuskizunean parte hartu zuten animaliak. Hala ere, badakit primeran pasatu nuela eta oso esperientzia ona izan zela niretzat.

Ikuskizuna amaitu zenean, elefante baten gainean igo nintzela badakit, argazki bat dudalako oroigarri gisa.

Baina niri zirkuak txikitan bakarrik erakartzeak ez du inola ere esan nahi haurrentzako bakarrik denik. Jende helduari ere asko gustatzen zaio eta normala da, ikuskizunak oso landuak, dibertigarriak eta liluragarriak direlako. Niri, batez ere, akrobazien kontua gustatzen zait. Badakit saio hauen atzean lan izugarria dagoela eta hori asko baloratzen dut.

Iruzkinak

KOMETA EHIZTARIA

2009 Maiatza 27 @ 10:50 (Sailkatugabeak)

-AURKEZPENA

Irakurri dudan liburuaren izenburua “kometa ehiztaria” da. Khaled Hosseinik idatzi du. Argitaletxeak Nasa du izena.

Liburu hau irakurri dut irakasleak gomendatu zidalako. Idazle honen beste liburu bat irakurri nuen pasa den ebaluaketan eta isugarri gustatu zitzaidan.

hona hemen Ane Zubimendik liburu honi buruz egindako laburpena.

-LIBURUAREN BALORAZIOA

Liburu honek, orokorrean, istorio triste baina polita eta erakargarria kontatzen du. Nahiz eta liburu lodia izan, hasieratik harrapatzen zaituen istorioa dela esngo nuke. irakurtzen nuen bitartean, hasieran emozioa sentitu nuen bi mutikoen arteko harreman hain estua ikusita. Txikitan horrelako lagun fidel bat izatea gustatuko zitzaidakeen, benetan. Baina irakurtzen segitu eta dena okertzen zela ikusi nuenean, izugarri tristetu nintzen, nahiz eta fikziozko liburua zela jakin.

Esan behar dut Khaled Hosseineiren beste liburua, “Mila Eguzki eder”, askoz gehiago gustatu zitzaidala askoz tristeagoa izan arren. Baina, hala ere, gomendatzeko moduko liburua dela pentsatzen dut, oso ondo idatzita dagoelako eta argumentua oso ona delako.

Gutxien gustatu zaidan zatia amaierakoa izan da. Izan ere, amaiera zoriontsuak gustatzen zaizkit eta ezin izan nuen sinistu protagonistaren lagunik honena hil zutela. Gainera, Hassanen semea, nahiz eta azkenean kometen kontuekin irribarre egin, horrek ez du esan nahi duen trauma pasatuko zaiola eta berriz hitz egiten hasiko dela. Egia esan, ez nuen amaiera ziztrin hori espero, niretzat liburu guztia hondatzen baitu.

Baina hori kenduta, liburua oso landuta dago, idazleak sentimenduak oso ondo transimititzen ditu eta hori liluragarria da.

Iruzkin 1

Akupuntura bizkarreko minaren aurka

2009 Apirila 19 @ 21:37 (Sailkatugabeak)

Ikerketa baten ondorioz, akupuntura farmako eta tratamendu tradizionalak baino eraginkorragoak direla ikusi da bizkarreko mina kentzeko. Gainera, emaitzak bikainak izan dira. Hala ere, plazeboaren eragina ere kontuan izan behar dugu, akupuntura “faltsua” deritzona joasotakoek ere emaitza onakĀ  izan dituztelako. Baina, nahiz eta eragin psikologikoak ere izan, onartu beharra dago akupuntura eraginkorragoa dela bizkarreko mina kentzeko.

Iruzkin 1

MILA EGUZKI EDER

2009 Otsaila 23 @ 1:21 (Sailkatugabeak)

LABURPENA

Mariam Haramia zen (sasikumea) eta horregatik, bere amarekin bizi zen Heratetik hurbil, aitak eraikitako kobazulo moduko batean. Aita aberatsa zen eta bisitan joaten zitzaion astean behin. Bere 15. urtebetetzean Heratera joan zen aita bisitatzera baina ez zion atea ireki, eta kobazulora bueltatzean bere ama zuhaitz batetik zintzilik ikusi zuen. Horren ondorioz, aitak Mariam Rasidhekin ezkontzera behartu zuen, neska baino 30 urte zaharragoa zen Kabuleko zapatagin ziztrin eta matxista batekin. Mariamek ezin izan zion seme-alabarik eman eta Rashid ia egunero jipoitzen zuen arrazoirik gabe. Hogei urte pasa ondoren, Rashid Lailarekin ere ezkondu zen. Laila bere gurasoak galdu berri zituen 14 urteko neska zen, Rashiden auzokidea. Rashidekin ezkondu zen bakarrik eta haurdun zegoelako. Haurra Tariqena zen, berataz maiteminduta zegoen mutiko batena, baina Rashidek esan zion neskari mutikoa hil egin zela. Hasieran, Mariamek Laila gorrotatzen zuen bere senarrarekin ezkontzeagatik baina laster oso lagun onak egin ziren. Lailak alaba bat (Tariqena) eta ondoren seme bat (Rashidena) izan zituen. Rashid oso txarto tratatzen zituen emakumeak eta hauek alde egin nahi zuten baina ezin zuten, gerra garaian baitzeuden eta ezingo zutelako bizirik iraun. Urte batzuk pasata Tariq bueltatu zen. Laila orduan konturatu zen rashiden gezurraz eta Tariqekin alde egitea pentsatu zuen. Rashid hori susmatzean, Laila itotzen saiatu zen eta Mariamek gizona hil egin zuen. Lailak Tariq eta seme-alabekin alde egin zuen eta Mariam entregatu eta hura hil zuten. Laila eta Tariq ezkondu eta herri txiki eta lasai batera bizitzera joan ziren. Baina neska ez zegoen guztiz konforme bere bizitzarekin. Bere herrira itzuli nahi zuen eta hango jendea ahal zuen guztia lagundu. Azkenean Kabulera bueltatu eta umezurztegian laguntzen egon ziren.

PERTSONAIAK

-Mariam: Emakume jatorra eta leiala. Sorte txarra izan zuen bizitzan baina azkenean, hil egingo dutenean, pozik dago Laila eta bere seme-alabak ezaugutu izanagatik eta haiengatik ematen du bere bizitza. Hasieran nahiko koldarra ematen du, gutxi bizi den neska izan delako baina azkenean ikusten da oso bihotz onekoa eta ausarta dela.

-Laila: Oso neska azkarra eta jakintsua. gizartean dagoen matxismoaren kontrakoa. Oso ausarta da baina honek ere ez du oso sorte ona izaten hasieran. Ideiak garbi dituen emakumea eta jendea laguntzaeko prest dagoena.

-Rashid: Gizon heldua. Matxista hutsa, krudela eta oso humore txarrekoa. pertsona zakarra eta emakumeengan kontrola izatea gustuko duena. oso gaiztoa da bere emazteekin eta ez da inoiz egiten dituen gauza gaiztoez damutzen.

-Nana: Mariamen ama. Nahiko berekoia da edo hori ematen du. Emakume honek ere sorte txarra izan du bizitzan, eta horregatik bizi da hain atsekabetuta. hala ere, Mariam maite du bere modura, nahiz eta berari egotsi daraman bizitza txarra.

Iruzkin 1

Mila Eguzki Eder – Egin beharrekoak

2009 Otsaila 2 @ 12:31 (Sailkatugabeak)

  • 1000 bat karakteretan labur ezazu argumentua
  • Definitu pertsonaia hauek izenondoak ugari erabiliz:
  • Mariam
  • Laila
  • Rashid
  • Nana

Iruzkinak

EGIA ETA GEZURRA

2009 Urtarrila 6 @ 20:40 (Sailkatugabeak)

Egia, gezurra… txikitan, gurasoek beti irakasten digute egia esatea ondo dagoela eta gezurra esatea, aldiz, txarto. Baina gero, haztean, konturatzen gara heldu guztiek esaten dituztela gezurrak, baita gurasoek ere. Hau jakitean haiekin haserretzea da ohikoena eta haien aitzakia beti berdina: “batzutan gezur txikiak esatea egia esatea baino onuragarriagoa izaten da, maite ditugun pertsonei kalterik ez egiteko”.

Platonek dio Egia balio unibertsalik gorena dela. Ez dakienarentzat, Platon Kristo aurretik bizi izan zen filosofo bat zen. Argi dago, bere ustez, egia esatea guztiz garrantzitsua dela zorionerako eta pertsona izateko bidean.

Argi dago egia esateak, batzutan, arazoak baino ez dituela ekartzen. Asko maite dugun pertsona bati kalte izugarria egingo dion egia kontatu ordez, gezur txikia esan eta bera txarto sentitzea sahiesten dugu. Horrek pertsona hori maite dugula adierazten du? Ni ez nago hain seguru. Ez gara nor pertsona horri egia izkutatu edo gezurra esatea erabakitzeko. Ondo pentsatzen badugu, egia al da gezur txiki horrek azkenean ez diola kalterik egingo? Oso argi ikusten dut gezurrek ez gaituztela inora eramaten. Ni, pertsonalki, biziki haserretzen naiz maite dudan pertsona batek egia izkutatzen didala nabaritzen dudanean. Jasan ezin dudan gauza bat da, benetan.

Hau guztia esanda, nire ustez, egia esatea garrantzitsua da gure bizitzarako, nahiz eta batzutan mingarria izan, gezurrak azkenean agerian geratzen direlako.

12 Iruzkin

Datozen asteetarako zeregina

2008 Abendua 3 @ 9:52 (Sailkatugabeak)

Egun on:

Idatzi beharko duzu 1000 karaktereko (16 lerro) sarrera bat. Bertan, gezurraz eta egiaz pentsatzen duzuna adierazi beharko duzu, zeure jokaera haiekin eta beste batzuena ere, adibideak jarrita, nahi izanez gero. Ondoren, zeure ikaskideek egindakoa iruzkindu beharko duzu, ikusten dituzun akatsak azalduz eta zeure iritzia emanez. Ados? Lan ona egin. Animo!

Iruzkinak

Blog berria

2008 Azaroa 1 @ 0:37 (Sailkatugabeak)

Kurtso hasieran gaude eta azterketek sortzen diguten presioa nabaria da. 2. batxilergoko klaseak oso astunak egiten zaizkit. Hala ere, badaude klase batzuk dibertigarriak egiten zaizkidanak. Euskarazko klaseak adibide on bat dira. Eta esaten dudana ez da pelotarena egiteagatik, guztiok dakigu hori egia dela. Irakasleak blog bat sortzea agindu digu klase batzuetan eta hau da emaitza. Oraindik ez digu esan zertarako izango den eta idazki honen helburua horixe izango da hain zuzen.

Nire ustez, blog honetan euskarazko idatzizko lanak egingo ditugu. Baina ez hori bakarrik; gure artean euskara erabiltzeko tresna izan daiteke, hau baita irakaslearen nahirik handiena. Beste herrietako gazteekin erlazionatzeko ere erabilgarria izan daiteke eta haiekin euskaraz idazteko.

oso ona iruditzen zait ideia hau, gazteok asko erabiltzen dugulako internet eta ordenagailua. Beraz, euskaraz mintzatu edo idazteko ohitura hartzeko metodo oso ona eta guretzako oso erakargarria izan daiteke.

Ez dakit zenbat diren 500 karaktere baina testua nahiko luzea dela iruditzen zait, beraz, espero dut irakurleen gustokoa izatea.

17 Iruzkin

Kaixo Mundua!

2008 Urria 20 @ 9:28 (Sailkatugabeak)

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

Iruzkin 1

Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios